JANGELAKO KUOTAK


Dakizuenez, Jangelako kobrantzak egiteko Eusko Jaurlaritzaren Jangelako aplikazioa erabiltzen dugu; bertan guk datuak sartu eta berak kalkulatzen du ikasle bakoitzak zenbat ordaindu behar duen ikasturte osoarengatik: jangela egunak biderkatzen ditu dagokion kopuruarekin (5,20€ ez ohiko jankideentzat, 4,60€ ohikoentzat, eta 3,30€ garraio eskubidea izateagatik laguntza dutenentzat). Ikasturte osoko kuota hori 8 zatitan pasatzen dugu guk, lehendabizikoa azaroan (DBHkoekin batera pasa behar dugu eta beraiek urrian hasten dira jangelan), eta ekainean azkena. Beraz, martxoan pasa genuena izan zen 5. zatia; beste 3rak ez ditugu pasa eta orokorrean familiek ordaindu duzuena egon diren jangela egun guztiei zegokiena baino gutxiago izan da. Horregatik, falta dena kitatzeko, azken kuota bat pasako dizuegu ekainaren hasieran, kasu gehienetan aurrekoak baino txikiagoa izango dena.

SANTIAGOTARRAK KIROL ELKARTEKO UDAKO ESKAINTZA


COVID-19 pandemia dela eta, oraindik baldintzak zeintzuk izango diren argi ez badute ere, Santiagotarrak Kirol Elkarteak udako aktibitateetan parte hartzeko izen ematea prozesua zabalik dutela jakinarazi digu. Hemen aurkituko duzue aktibitate horiei buruz igorri diguten informazioa.


SOLAS JOLAS BERTAN BEHERA


Irungo Udaletik jakinarazi digute, COVID-19 pandemiaren ondorioz ezarri beharko liratekeen segurtasun neurriak direla eta, ez dutela bideragarria ikusten Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen Solas Jolas udaleku irekiekin aurrera egitea eta horregatik, bertan behera uztea erabaki dutela.

ES EU

Txingudiko agenda

Uneko Gunearen Egutegiak

Zirkularrak posta elektronikoz

Gure zirkularren boletina posta elektronikoaren bidez jasotzeko bete formulario hau.
* beharrezkoa da